XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pello, lengo zumaitarra, ta beste bi.

Lengo zumaitarra,- Emen nauk, Pello, bañan ez bakarrik.

Pello.- Ongi etorri, zumaitarra, lagun ta guzi.

Leng. zum.- Abek ere zumaitarrak dituk: au Tenatxor, eta beste ori Kirten.

Pello.- Galdetzeko asmoa nikan.

Irutara ezkeroz, nastuko bainiñukek, bakoitzaren izena ez jakitera.

Leng. zum.- Alaxen dek.

Nere izena berriz....

Pello.- Iria Lengoa.

Onela deitubarekin egiña zegok.

Eta... ¿abertzaleak al dira Tenatxor da Kirten?.

Tenatxor.- Ni jaimarra, jaimar piñetakoa.

Nere deseoz Australira joango ziñateke abertzale guztiyok: bagendubea Zumayan don Matias bat; zuberokoa zan.

Ill ezpalitz, onezkero itsasoz barrena bidaltzeko moduren bat egin nuben.

Pello.- ¡Gizona orrenbesteko alpenak badituzu?.

Tenatxor.- Neronek ez, baña Neraunik bai, eta arrentxen bidez zerbait egingo genduben.

Pello.- Zeñ da Nerauni?.

Tenatxor.- Ixilik eta poliki gausak egiten dakiyen jaun bat.

Pello.- Eta zu zer sera, Kirten?.

Kirten.- Ni intrigista naiz.

Pello.- Intrigista beraz.

Izen orixe zerbait aldatu dezutela deritzat:¿len integristak ez ziñaten?.

Kirten.- Nik beti intigristak entzun izan det.

Pello.- Ala izango ziñaten, bai.

Askotan izenak gutxi esan nai baitu.

Bana Tenatxor....

Tenatxor.- Nik jaimarra naizela esan dizut.

Pello.- Bai, bai, Tenatxor, gogoan daukat ori, baña beste gauz bat galdetzera nijoan;¿ez al zerate orain guziyok berdiñ?.

¿Ez al ziran zubenganatu intrigistak?.

Lengoak.- Neronek ere zerbait aditu det.

Tenatxor.- ¿Nolaz ordea gu guziyok berdiñ?.

Pello.- Gizon, alkarrekin zebiltzatela uste nuben baintzat.

Kirten.- Bakoitza geren aparteko dotriñarekiñ ordea.

Pello.- Lenago ala zesazuten beintzat, eta zubek ziyozutenez, karlatarrak ukale ezpaziran, ausle beñepen ortxe nonbait.

Kirten.- Itz oyek biyak entenditzen ez ditut:¿ukale ta ausle zer dira?.

Pello.- Ukale-z esan nai nizun apostata, guziya edo geyena ukatzen dubena; auste-z berriz, guziya ez ukatu arren, sinispeneko egiren bat edo beste bazterrera uzten dubeda, orrela fedea ausiyaz.

Tenatxor.- ¿Noiz ausi degu jaimarrak egizko fedea?.

¿Noiz?.

Lengoak.- Ala da, ala da.

Pello.- Ez estutu geyegi, Tenatxor, baña galde ori Kirteni egiñ bear ziniyon, neri ez.

Kirten.- Gu alkarrekiñ aserretzea nai zenduke zuk, baña....

Pello.- Badakit, Kirten, badakit aserretuko etzeratela; badakit alkarrekin jan, alkarrekin edan, alkarrekin abestu, alkarrekin bildu, alkarren artean zabaldu, zabiltzatela.

Lengoa.- ¡Ah!.

Tenatxor eta Kirten.- ¡Ori ez da egiya!.

Pello.- Egiya dan edo ez dan, noizbait jakingo al degu; agertuko al digute Diputaziyo ta beste tokiyetan zer zabiltzaten nor edo nor erakusten asten zaigunean.

Baña... nerekiñ ere ez dezute aserretu bear, gaur beintzat.

Ona emen gure lengo zumaitarra: berak esango dizute zenbat maite zaituztedan.

Batezere zuben Gayo-gayuba! Malkoak darizkit ura gogoratze utsez.

¿Gogoratu diyot nik! Sekulan aztutzen ere ezpazat.

Aurki nitzake ume bat bezela negarrez izket au uzten ezpagendu.- Eta... ¿noiz datorkizute, noiz darakartzute zuben Jaime ura?.

Kirten.- Nik Jaimerekin ikuskizunik ez det.

Tenatxor.- ¡A mucha hondra!.

Pello.- Ez det ukatzeko asmorik artzen.

Zu zerori eztakit, bañan Balenzi, Andaluzi, Extremadura, eta onuntzagotzoxeak ere beintzat bayetz usteko nuke, Zortzireun urtez aprikar t'arabetarrak nonbait or ibilli omen ziran, ta....

Lengoa.- Ori orrela bada....

Pello.- Bañan... ¿ez ote litzake berriz ere aprikatarrak Españi ortara etortzea obe izango?.

Zuben lengusubak badira gizaxo ayek....

Utzi dezagun izketa au, Beste batean egongo gera, Ni beti nere Gayuaz oroitzen naiz.

Barkatu, barkatu.

Gogorikan ez daukat
Ortan jarraitzeko;
Utzi dezagun lan au
Beste baterako
.

¡Ai, Gayo-gayotxuba,
Pil-pil zuretzako
Nere biyotza beti
Gau ta egun dago:
Neurketan banebillen
Erenegun-atzo,
Noiz izan ote nuben
Naitasun geyago
.

Biyar, etzi, gaur bertan
¿Nola ote nago?
Ontanxen egin ditut
Sayorikan asko
Geroztikan gerora.
Nai dizut geyago
.